Osasun estrategia: prestakuntza, kanpainak eta miniCLINIC gunea: Goizper

2011ean hasi ginen lanean eta ordutik hainbat proiektu abiarazi ditugu: Ergonomia Aktiboan formakuntza, ordenagailu aurrean lan egiten duten pertsonentzako formakuntza espezifikoa, lanpostuko ergonomian formakuntza espezifikoa, sentsibilizazio kanpaina ezberdinak (Bihotzaren eguna, Elikadura Osasungarria, …). 2021. urtean lesio muskulueskeletikoak ekiditzeko programa martxan jarri genuen, lantokian bertan, bizkarraren zaintzarako miniCLINIC bat jarri genuen.

“Edozein enpresak aurrera eraman beharko lukeen ekimena da. Gure esperientzian oinarrituta, taldearen ongizatean benetako hobekuntza ezarri nahi duten beste profesional batzuei gomendatzen diet proiektu hau.”


Ana Majuelo
Marketineko zuzendaria Goizper Group-en

“MiniCLINICSeko emaitzak oso onak izan dira. Indikatzaileek gure taldearen osasuna nabarmen hobetu dala berresten dute, batez ere bizkarreko gaitzak prebenitzeari dagokionez. Harrera bikaina izan du: langileak ekimenarekin pozik egoteaz gain, proiektuari jarraipena emateko konpromiso handia erakutsi dute.”


Xanet Arratibel
 Prebentzio arduraduna Goizper Group-en

Arlo berdineko arrakasta kasu batzuk:

Renaulten lan-osasuna sustatzen dugu, langileak zaintzeko miniCLINIC soluzioak ezarriz.
Laboral Kutxak eta Athlonek erreferente izaten jarraitzen dute osasun korporatiboan “Zainduz” estrategiari esker, 2.000 langile baino gehiagoren bizi-ohitura osasungarriak eta ongizatea sustatuz.
CAFek bere langileen % 42aren osasuna hobetu du lesio muskulu-eskeletikoen prebentzio-programa bati eta miniCLINIC espezializatu baten sorrerari esker.
Aretxabaletako GSR egoitzan gure lehen miniCLINICa inauguratu dugu; langileen eta egoiliarren zainketa integralera bideratutako espazio aitzindaria.
1.500 pertsona baino gehiagok egin dute bat Eroskiren osasun-ereduaren bilakaerarekin, 1998ko hasieratik gaur egungo miniCLINICen ezarpenera arte.
Estatuko lehen “Bizkar Eskola” sortzetik, lantaldearen ongizate integralerako miniCLINIC aurreratua ezartzera.
Errekaren ongizatea bultzatzen dugu 360º-ko osasun-eredu baten bidez; horretarako, ergonomia-prestakuntza, fisioterapia aktiboa eta bizkarra zaintzeko gune espezializatuak, miniCLINICak, uztartzen ditugu
Terapia aktiboko plan integral bati eta miniCLINIC-ei esker, 3.000 langile baino gehiagoren osasuna hobetu da 2011tik.

Arlo berdineko zerbitzua jaso duten beste bezero batzuk

Zertan lagundu zaitzakegu?

Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan