miniCLINIC,lesio muskulu-eskeletikoen prebentzio espezializatua: Laboral Kutxa

1995. urtetik gaude Laboral Kutxarekin lanean eta 2000 pertsona baino gehiagok hartu du parte Athlonek antolatutako zerbitzuetan: jarduera fisikoa eta bizi ohitura osasungarriak sustatzeko aholkularitza, ‘Espalda sana’ online formakuntza, Nordik Walking, mendi irteerak, ‘Erretiratze aktiboa’ programa etab.

Gaur egun langileendako jarduera fisikoa egiteko espazio batetaz gain, lesio muskulueskeletikoak prebenitzeko miniCLINIC bat ere badute beraien ZAINDUZ gunean.

“Zainduz programa funtsezkoa da Laboral Kutxako estrategian osatzen dugun pertsona guztion osasuna, segurtasuna eta ongizatea sustatzeko. Ildo horretan, Athloneko lankidetza funtsezkoa da; miniCLINICSen kudeaketan duen bikaintasunak eta Zainduz gunearen dinamizazioak aukera ematen digu jarduera fisiko profesionalaren proposamen bat eskaintzeko, hurbilekoa eta gure erakundean bizi-ohitura osasungarriak sendotzera bideratua.”


Nuria Agirre
LABORAL KUTXAko Pertsonen eta Baliabideen Arloko zuzendaria

Arlo berdineko arrakasta kasu batzuk:

Estatuko lehen “Bizkar Eskola” sortzetik, lantaldearen ongizate integralerako miniCLINIC aurreratua ezartzera.
Terapia aktiboko plan integral bati eta miniCLINIC-ei esker, 3.000 langile baino gehiagoren osasuna hobetu da 2011tik.
Renaulten lan-osasuna sustatzen dugu, langileak zaintzeko miniCLINIC soluzioak ezarriz.
Honako ekintza hauek burutu dira: ergonomia aktiboko prestakuntzak, ongizate-kanpainak eta bizkarraren zainketa integralerako miniCLINIC propioaren irekiera.
Ergonomia optimizatzen dugu lanpostuen birmoldaketaren, prestakuntza teknikoaren eta “David Health” teknologia bidezko fisioterapia aurreratuaren bidez, langileen osasuna bermatzeko.
CAFek bere langileen % 42aren osasuna hobetu du lesio muskulu-eskeletikoen prebentzio-programa bati eta miniCLINIC espezializatu baten sorrerari esker.
Errekaren ongizatea bultzatzen dugu 360º-ko osasun-eredu baten bidez; horretarako, ergonomia-prestakuntza, fisioterapia aktiboa eta bizkarra zaintzeko gune espezializatuak, miniCLINICak, uztartzen ditugu
Aretxabaletako GSR egoitzan gure lehen miniCLINICa inauguratu dugu; langileen eta egoiliarren zainketa integralera bideratutako espazio aitzindaria.

Arlo berdineko zerbitzua jaso duten beste bezero batzuk

Zertan lagundu zaitzakegu?

Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan