Batu lantaldera jarduera fisikoaren bitartez, bizitza eredu osasuntsuagoa sustatzeko
Bultzatu gizartearen ongizatea eta eraldatu zure bizimodua. Bizi-kalitatea hobetu eta oreka pertsonala landu ATHLONen.
Testigantzak
Taldea dugu indargune. Ezagutu Athloneko pertsonen ibilbide profesionalak, beraien ezagutza eta esperientzia, gure proiektuen zerbitzura jartzen duten adituak. Gertutasuna eta bikaintasuna bidelagun.
“2017ko apirilean jaso nuen Athlon Koop. Elkartetik deia, Gasteizko ikastetxe batean eskolaz kanpoko jardueren koordinatzaile gisa hasteko. Une hura ziurgabetasun apur batekin gogoratzen dut, aurreko enpresan nuen lanarekiko aldaketa handia baitzen, eta erabakia hartzea ez zen erraza izan. Hala ere, hasierako zalantzak gainditu ondoren, dena bere onera etorri zen lankideen babesari, gertutasunari eta etengabeko laguntzari esker; haiek erraztu baitzidaten bai lanpostura bai kooperatibaren lan- filosofiara egokitzea.”
Denborarekin, Athlonen barruan profesionalki hazten joan naiz, ardura berriak hartuz eta Gasteizko hainbat ikastetxetan lan eginez. Ikastetxe bakoitzak esperientzia zabaltzeko aukera eman dit, hezkuntza-errealitate desberdinak ezagutuz eta koordinazio zein talde-kudeaketarako gaitasunak sendotuz.
Iñaki Del Río Aguinaco
“Athloneko parte izatea proiektu kooperatibo baten parte izatea da, non pertsonak eraldaketaren benetako motorra garen. Nire ibilbidea erakundearen barruan hainbat zerbitzutatik igaro da, Prestakuntza arlotik hasita, Berrikuntza arlotik jarraituta eta, azkenik, Osasun arloan amaituz. Beti ikuspegi kolektibo batetik parte hartuz: elkarrekin aurrera egitea, ezagutza partekatzea eta etorkizuna modu parte-hartzailean eraikitzea.
Gure ereduan, berritzea ez da soilik zerbitzuak hobetzea; kultura, erantzunkidetasuna eta sortzen dugun gizarte-eragina indartzea ere bada.
Balio kooperatiboekin koherentea den lidergoan sinesten dut: bazkideen eta taldeen talentua erraztu, entzun eta aktibatzea. Nire helburua da Athlonek erakunde gisa eboluzionatzen jarrai dezan laguntzea, ongizatea, lankidetza eta jasangarritasuna egiten dugun guztiaren erdigunean mantenduz.”
Asier Viteri Dávila
“1998an sartu nintzen Athlonen idazkari gisa, administrazio-lanak eginez eta taldeari laguntza emanez. Hasieratik ikasteko eta kudeaketa orokorrean inplikatzeko interesa erakutsi nuen, lan taldera erraz batuz.
Athlonek prestakuntza-aukera eta proiektu berrietan parte hartzeko aukera eskaini zidan nire garapen profesionalaren alde eginez. Nire aldetik, erronka bakoitza ahaleginarekin, lanarekin eta hazteko gogo handiarekin hartu nuen.
Elkarlan horri esker, gaur egun Athloneko Komunikazio arduraduna naiz, enpresak barne-talentuarekin duen konpromisoaren eta nire dedikazio profesionalaren isla.”
Judith Eraña Uriarte
Athloneko Komunikazio arduraduna.
“2003an hasi nintzen praktiketan Athlonen, orain geure gerentea denarekin. Lehengo egunetik, pairatu nuen, Athlonek zugan jartzen duen konfiantza eta interesa. Ez naiz inoiz bakarrik sentitu. Denetarik egitea tokatu zait Athlonen, osasunak eta hezkuntzak ukitu ditzakeen “ia” alor guztiak ezagutu, ikusi eta ikasi ditut. Etengabeko erronkak eta ikaskuntza prozesuak. Ez naiz inoiz aspertu. Eta garrantzitsuena, beti egon da norbait entzun eta lagundu nauena.“
Urtzi Amiano Salterain
“2000. urtean Athlonen hasi nintzenetik, nire bidea etengabeko ikaskuntza izan da. Gorputz-hezkuntzako irakasle gisa hasi zen ibilbidea, kudeaketara eta hezkuntza ez formalera aldatu zen, eskola kiroleko koordinazio lanetan murgilduz.
Lan esperientzia oso aberatsa izan da, lankide ugariren taldelanean eta kudeaketan jasotako prestakuntza jarraiaz gain, bezeroekin izandako bizipenekin profesionalki zein pertsonalki formatzea lagundu nau.
Maila pertsonalean zein profesionalean baloratua sentitzen naiz, Athlonek barne-talentua sustatzeko duen konpromisoaren islada da; hazkunde profesionalak eta aitorpen pertsonalak ahalbidetzen duen enpresa.“
Susana Santor Martinez
Zertan lagundu zaitzakegu?
Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan