Berrikuntzatik hasitako proiektuak lantzen ​

Izaera berritzailea. Gure izateko moduak, momento oro, eman beharreko pausuak berrikustera garamatza, antolakuntzan, metodologian, teknika berrietan,… tresna/prozesu berritzaileak erabiltzen ditugularik.

Ikerketa zentro, enpresa teknologiko eta erakunde espezializatuekin ikerketa proiektuetan parte hartzen dugu osasun erronkei erantzun berriak emateko.

Era honetan, Estatuko PERTE, Euskadiko Hazitek eta Aldundietako hainbat deialdietan proiektuak aurkeztu eta garatu ditugu.

Bezero eta kolaboratzaileekin batera jarduera fisikoa sustatzeko planak eta formakuntzak diseinatu eta garatzen ditugu, eguneratutako eta egokitutako zerbitzuak eskainiz.

Berrikuntza egiten jarraitzen dugu, gero eta pertsona gehiagok aukera dezaten bizitza aktiboaz baliatzea.

Kirolean eta osasunean ezagutzak hobetzeko plataforma digitala

Kirol eta osasun profesionalen eskutik: online, aurrez-aurrekoa edo mistoa

Arrakasta kasuak

Gure bezeroak,
egindako lanaren erakusle

Gure bezeroak gure izatearen arrazoi dira eta baita gure erreferentziarik onena.

Horietako batzuk ezagutu nahi?

Aretxabaletako bizkar Klinika, 2013an irekia, punta puntako fisioterapia zentroa da, bizkarrezurreko eta artikulazioetako minaren tratamenduan espezializatua. Bere proposamen bereizgarria David Health metodologia da goi-teknologiako gailuak erabiltzen dituena.
Zure taldea tresna ergonomiko eta ariketa funtzional praktikoez trebatzen dugu, lesioak prebenitzeko, mugikortasuna hobetzeko eta lan-giro osasuntsu zein bizia sustatzeko.
2015etik, Mugiment ekimenaren laguntza teknikoa gidatzen dugu, Eusko Jaurlaritzak bizi-ohiturak eraldatzeko duen ardatz nagusia. Gure lanak sedentarismoari aurre egiteko eta euskal gizarte aktiboagoa eta osasungarriagoa sustatzeko ekintzak behar bezala gauzatzea bermatzen du.
Atxabaltamugi, Jarduera fisikoa eta osasunaren sustapena herri-mailan, biztanleria aktiboagoa lortzeko
Tamaina handiko ekitaldien kudeaketa: saskibaloi txapelketak, Euroligako irteerak eta abentura-kirolak.
Surf eta irristatze enpresentzako prestakuntza ofizialaren sustapena eta garapena.

Batu lantaldera jarduera fisikoaren bitartez bizitza eredu osasuntsuagoa sustatzeko

Bultzatu gizartearen ongizatea eta eraldatu zure bizimodua. Bizi-kalitatea hobetu eta oreka pertsonala landu ATHLONen.

Zertan lagundu zaitzakegu?

Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan