Bizimodu osasungarrien sustapena

Berrikuntzatik hasitako proiektuak lantzen ​

Izaera berritzailea. Gure izateko moduak, momento oro, eman beharreko pausuak berrikustera garamatza, antolakuntzan, metodologian, teknika berrietan,… tresna/prozesu berritzaileak erabiltzen ditugularik.

Ikerketa zentro, enpresa teknologiko eta erakunde espezializatuekin ikerketa proiektuetan parte hartzen dugu osasun erronkei erantzun berriak emateko.

Era honetan, Estatuko PERTE, Euskadiko Hazitek eta Aldundietako hainbat deialdietan proiektuak aurkeztu eta garatu ditugu.

Bezero eta kolaboratzaileekin batera jarduera fisikoa sustatzeko planak eta formakuntzak diseinatu eta garatzen ditugu, eguneratutako eta egokitutako zerbitzuak eskainiz.

Berrikuntza egiten jarraitzen dugu, gero eta pertsona gehiagok aukera dezaten bizitza aktiboaz baliatzea.

Laster publikatuko dugu jarduera fisikoan, kirolean eta osasunean ezagutzak hobetzeko plataforma digitala

Aukeratu zuretzat egokiena den formatua: online, aurrez-aurrekoa edo mistoa
Arrakasta kasuak

Gure bezeroak,
egindako lanaren erakusle

Gure bezeroak gure izatearen arrazoi dira eta baita gure erreferentziarik onena.

Horietako batzuk ezagutu nahi?

2022-2023 ikasturtean Eibarko kirol hastapen eredua garapenerako proposamen teknikoa. Eibarko eskola kirolaren azterketa eta eredu berriaren garapenerako proposamen teknikoa egin zen bertako eragileekin batera.
1.500 pertsona baino gehiagok egin dute bat Eroskiren osasun-ereduaren bilakaerarekin, 1998ko hasieratik gaur egungo miniCLINICen ezarpenera arte.
2024an Eskola kirolaren diagnostikoa eta egituraketa proposamena egin genuen Markinako Udalerako. Markinako eskola kirolaren azterketa eta etorkizuneko egituraketa proposamena egin zen bertako eragileekin batera.
Eraginkortasun operatiboarekin eta kirol-zerbitzuen etengabeko hobekuntzarekin konprometituta 2025etik.
Nola diseinatzen dugu ibilbide-orria kirol ekipamenduak optimizatzeko, lurralde oreka eta jasangarritasuna bermatuz probintzia osoan.
Arabako eskola-kirolaren diagnostikoa eta etorkizunerako ikuspegia. Oinarrizko kirol-egitura optimizatzeko eta hezkuntza-esperientzia hobetzeko azterketa estrategikoko prozesu bat.

Batu lantaldera jarduera fisikoaren bitartez bizitza eredu osasuntsuagoa sustatzeko

Bultzatu gizartearen ongizatea eta eraldatu zure bizimodua. Bizi-kalitatea hobetu eta oreka pertsonala landu ATHLONen.

Zertan lagundu zaitzakegu?

Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan