Estrategia integrala, ergonomia, fisioterapia aktiboa eta bizkarra zaintzeko miniCLINIC gunearekin: Erreka

2020 ean hasi ginen Athlonekin lanean eta ordutik hainbat proiektu abiarazi ditugu: Ergonomia Aktiboan formakuntza, ordenagailu aurrean lan egiten duten pertsonentzako formakuntza espezifikoa, lanpostuko ergonomian formakuntza espezifikoa, sentsibilizazio kanpaina ezberdinak (jarduera fisikoa menopausian, Elikadura Osasungarria, …).

2021. urtean lesio muskulueskeletikoak ekiditzeko programa martxan jarri genuen, bai Antzuolako zein Bergarako lantegietan, bizkarraren zaintzarako 2 miniCLINIC jarri genituen. Horretaz gain, fisioterapia aktiboko zerbitzua ere badugu.

“ERREKAk erabateko konpromisoa du segurtasunarekin eta osasunarekin. Athloneko bizkarreko klinikekin hainbat urtez lan egin ondoren, miniCLINICeko proposamenak arreta zuzenean gure instalazioetara eramateko aukera eman zigun, eta talde osoarentzat eskuragarri egin genuen. Orain arteko emaitzak arrakastatsuak izan dira, eta langileen harrera bikainak proiektu berrietan ilusio berarekin kolaboratzen jarraitzera bultzatzen gaitu.”


Bakarne Ibaibarriaga
ERREKAko prebentzio-arduraduna

Arlo berdineko arrakasta kasu batzuk:

1.500 pertsona baino gehiagok egin dute bat Eroskiren osasun-ereduaren bilakaerarekin, 1998ko hasieratik gaur egungo miniCLINICen ezarpenera arte.
Renaulten lan-osasuna sustatzen dugu, langileak zaintzeko miniCLINIC soluzioak ezarriz.
Athlonek miniCLINIC zerbitzua ezarri du Eikan, bizkarreko tratamendu espezializatuak eskaintzeko eta langileen arrisku ergonomikoak murrizteko.
Estatuko lehen “Bizkar Eskola” sortzetik, lantaldearen ongizate integralerako miniCLINIC aurreratua ezartzera.
Laboral Kutxak eta Athlonek erreferente izaten jarraitzen dute osasun korporatiboan “Zainduz” estrategiari esker, 2.000 langile baino gehiagoren bizi-ohitura osasungarriak eta ongizatea sustatuz.
Honako ekintza hauek burutu dira: ergonomia aktiboko prestakuntzak, ongizate-kanpainak eta bizkarraren zainketa integralerako miniCLINIC propioaren irekiera.
CAFek bere langileen % 42aren osasuna hobetu du lesio muskulu-eskeletikoen prebentzio-programa bati eta miniCLINIC espezializatu baten sorrerari esker.
Terapia aktiboko plan integral bati eta miniCLINIC-ei esker, 3.000 langile baino gehiagoren osasuna hobetu da 2011tik.

Arlo berdineko zerbitzua jaso duten beste bezero batzuk

Zertan lagundu zaitzakegu?

Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan