Aholkularitza zerbitzua

Athlonen eskaintzen ditugun zerbitzuetatik abiatuta eta dugun eskarmentuaz lagunduta, erakunde ezberdinei egokitutako Jarduera Fisiko mailaren azterketak eta Jarduera Fisikoa sustatzeko planak egiten ditugu. Zerbitzu hauek erakunde publiko zein pribatuen beharrak asetzeko egokituta daude.

Arrakasta kasuak

Gure bezeroak,
egindako lanaren erakusle

Gure bezeroak gure izatearen arrazoi dira eta baita gure erreferentziarik onena.

Horietako batzuk ezagutu nahi?

Eusko Jaurlaritzari laguntzen diogu kirol-prestakuntzan erreferentziako erakundearen hedapen teknikoan eta zuzendaritza operatiboan.
Euskal haur eta nerabeen bizi-ohiturei eta sedentarismoari buruzko diagnostiko sakona
Kudeaketa-eredu estrategikoa, kirol-antolakuntza profesionalizatzeko eta ikastetxe etan hezkuntza-balioa sustatzeko diseinatua.
Zikloaren diseinu eta ezarpenerako aholkularitza-prozesua Arizmendi Lanbide Heziketan.
2015etik, Mugiment ekimenaren laguntza teknikoa gidatzen dugu, Eusko Jaurlaritzak bizi-ohiturak eraldatzeko duen ardatz nagusia. Gure lanak sedentarismoari aurre egiteko eta euskal gizarte aktiboagoa eta osasungarriagoa sustatzeko ekintzak behar bezala gauzatzea bermatzen du.
2022an Lazkaoko Jarduera Fisiko eta Kirol-Jardueren egoeraren azterlana. Lazkaoko kirol erakudeen ezaugarri eta beharren azterketa sakona burutu genuen.

Zertan lagundu zaitzakegu?

Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan