PLAZABIZI: ELKARREKIN BIZI, MUGITU, ERALDATU

Leku batetik bestera egiten dugun mugimenduak, espazioen konfigurazioak eta naturarekin dugun harremanak gure eguneroko bizimodua moldatzen dute. Nola mugitzen garen eta non igarotzen dugun denbora gure osasunean, harremanetan eta bizi-kalitatean eragin handia du. Etxetik plazara, lantokira edo naturgunera egiten dugun bidea ez da soilik desplazamendua, bizitzeko dugun modua da. PLAZABIZI, komunitatea erdigunean duen herri-eredu bat […]
Zoru pelbikoa menopausian eta andropausian: prestakuntza integrala

Gizon eta emakumeak heldutasunean ahalduntzen ditugu, zoru pelbikoa ezagutaraziz eta autozaintza aktiborako jarraibideak emanez.
Lan osasunerako prestakuntza: tonifikazioa eta lesioen prebentzioa

Zure taldea tresna ergonomiko eta ariketa funtzional praktikoez trebatzen dugu, lesioak prebenitzeko, mugikortasuna hobetzeko eta lan-giro osasuntsu zein bizia sustatzeko.
Bizkarraren zaintza eta elikadura

Ikastaro honen helburua bizkarraren zaintzarako eta elikadura osasuntsurako tresna praktikoak ematea da, lesioak prebenitzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko.
Formakuntza: Lidergoa indartzea Kabia sarean

Kabia sarerako trebakuntza estrategikoa: 12 talde trebatu dira lidergo asertiboan, egoera kritikoen kudeaketan eta gainbegiratze-metodologia eraginkorretan.
Lan-osasuna eraldatzen punta-puntako teknologiarekin: Renault

Renaulten lan-osasuna sustatzen dugu, langileak zaintzeko miniCLINIC soluzioak ezarriz.
Estrategia integrala, ergonomia, fisioterapia aktiboa eta bizkarra zaintzeko miniCLINIC gunearekin: Erreka

Errekaren ongizatea bultzatzen dugu 360º-ko osasun-eredu baten bidez; horretarako, ergonomia-prestakuntza, fisioterapia aktiboa eta bizkarra zaintzeko gune espezializatuak, miniCLINICak, uztartzen ditugu
Ergonomia eta tratamendu espezializatua langileentzat: Eika

Athlonek miniCLINIC zerbitzua ezarri du Eikan, bizkarreko tratamendu espezializatuak eskaintzeko eta langileen arrisku ergonomikoak murrizteko.
Osasun estrategia: prestakuntza, kanpainak eta miniCLINIC gunea: Goizper

Honako ekintza hauek burutu dira: ergonomia aktiboko prestakuntzak, ongizate-kanpainak eta bizkarraren zainketa integralerako miniCLINIC propioaren irekiera.
Osasuna bermatuz: ergonomia eta fisioterapia berritzailea: Fagor Ederlan

Ergonomia optimizatzen dugu lanpostuen birmoldaketaren, prestakuntza teknikoaren eta “David Health” teknologia bidezko fisioterapia aurreratuaren bidez, langileen osasuna bermatzeko.