Landako kiroldegian kirol ekintzen kudeaketa

2023. urteko urtearriletik kudeatzen dugu Durangoko LANDAKO kiroldegia.

Bertan aurrera eramaten ditugun zerbitzuak hauek dira: Jarduera fisikoaren Orientazio zerbitzua, Jarduera Gidatuak (Stretching, Dantzak, Zumba, GAP, Gimnasia Oro, Gimnasia Platino, Global Fitness, , Padel, Pilates, SpinBike, Bodyweight, Hipopilates, Yoga, Eskalada), Rokodromoa eta Fitness Aretoa.

2025. urteko martxotik ere LANDAKO atletismo pistak kudeatzen ditugu. Bertan eramaten ditugun zerbitzuk hauek dira: Atletismo pistako harrera eta kirol eskolekin umeen saioak.

Udalaren kirol-instalazioak kudeatzeko zerbitzu profesionala eskaintzen dugu, eraginkortasun operatiboa hobetzera, baliabide publikoen erabilera optimizatzera eta herritarrei kalitatezko zerbitzua bermatzera bideratua. Kiroldegien eta kirol-ekipamenduen iraunkortasuna, kontrola eta etengabeko hobekuntza bermatzen duten irtenbide integralak aplikatzen ditugu.

Arlo berdineko arrakasta kasu batzuk:

Herritarren iraunkortasuna eta ongizatea bermatzea, bezeroaren arreta eta etengabeko hobekuntzaren bidez.
Kalitatezko zerbitzua, segurtasuna eta etengabeko hobekuntza kirol-instalazioetan.
Udal-kudeaketako irtenbide integralak: baliabideak optimizatzea eta instalazioen iraunkortasuna bermatzea.
Mantentze eta asistentzia zerbitzuak eta kirol ekintzen kuadeaketa
Zerbitzu profesionala 2.000 abonatuentzat: harrera, mantenua, sorosletza eta jarduera gidatuak 2019tik.
Zerbitzu profesionala, eraginkorra eta jasangarria Usurbilgo herritarrentzat.
Lezau kiroldegiaren kirol ekintzen kudeaketa
2014.urtetik gaude Aretxabaletako Ibarra kiroldegia kudeatzen. Lehen urteetan kudeaketa integrala eraman genuen. Gaur egun eta azken 10 urteotan bertan eramaten ditugun zerbitzuak hauek dira: Harrera, mantenua, jarduera gidatuak, sorosletza, gimnasioko monitore zerbitzua eta rokodromoko mantenua.

Arlo berdineko zerbitzua jaso duten beste bezero batzuk

Zertan lagundu zaitzakegu?

Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan