FIBO ra bidaia

Pasa den urtean ezin izan bagenuen ere, aurten berriz heldu genion FIBO azokara joateko ohiturari Athlon Kudeaketako taldeak. Gizarte indartsu eta osasuntsuaren helburuarekin, osasunaren, fitnessaren eta ongizatearen inguruko industriako arduradun nagusiak biltzen dira Koloniako erakusketa-zentruan. Urtero topatzen ditugu fitness munduko berrikuntzak bertan, eta aurten ere gure arreta bereganatu duten hainbat kontu ikusi genituen. Lehenik eta […]

TENDINOPATIAK: TENDOIEN ERRESISTENTZIA GAINDITZEN DENEAN

Kontsultan sarri ikusten diren patologiak izaten dira tendinopatiak, eta gehienetan hainbat galdera dakartzate beraiekin. Lehenetarikoa hauxe izaten da: “ Baina zer dira tendoiak? Ligamentuan berdinak dira? Nerbioak?” Teknikoki, tendoia batik bat kolagenoz osatuta dagoen estruktura fibroso bat da, giharrak hezurrekin konektatzen dituena. Giharrak generatzen duen indarra hezurrera transmititzen du, mugimendua sortzeko. Hau da, giharraren hedapen […]

KIROLA eta NERABEZAROA

Zenbatetan geratu gara pentsatzen hezitzaile, guraso, monitore, irakasle zein gazteekin harremanetan gaudenok, zein den hauen ongizate optimoa lortzeko gakoa… Askotan bilatu ditugu metodologia berritzaileak, konfiantza zirkuluak eta hauen garapena ziurtatuko duten beste hainbat egoera… baina nola jakingo dugu ea gure lana ondo egiten ari garen? Argi dagoena da kirola eta jarduera fisikoa gure bizitzaren zati […]

OHITURAK ETA BIZITZAREN ERALDAKETA

Askotan hitz egindako gaia izan da ohituren ingurukoa, lagun, lankide zein pertsona ezberdinen arteko elkarrizketetan gai honek bere presentzia nabarmena izan du nire bizitzan. Herri ezberdinetako orientazio zerbitzuetan lanean ari naizenetik, ikuspuntu desberdinak ikusi eta gaia, hainbat kasu desberdinetan aplikatu eta sakontzeko aukera izan dut. Ez da lan erraza, ohiturak aldatu edo berriak bereganatzearena. Badira […]

Kirolean Osasunez; Eskola Kiroleko monitoreei zuzenduriko formakuntza

Athlon Koop. Elkarteak, Kirolean Osasunez egitasmoa jarri du abian, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioarekin elkarlanean. Egitasmo honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du. Proiektuaren helburua, eskola kiroleko euskarazko materialak eskaintzea da, batez ere haur zein nerabeekin lan egiten duten begiraleei zuzendurikoak. Zehazki, proiektuan jorratzen diren gaiak, kirol prebentzioari eta osasunari lotutakoak dira eta lau […]

JARDUERA FISIKOA, OHITURAK ETA ESTRATEGIAK

Jarduera fisikoa funtsezko zutabea da bizitza osasuntsua mantentzeko, bai arlo fisikoan bai mentalean. Gaur egungo gizartean, teknologiak eta bizimodu moderno sedentarioagoak nagusitzen ari direla dirudien garaian, ezinbestekoa da ariketa fisikoaren onurak eta gure eguneroko bizitzan txertatzeko estrategiak aztertzea eta hausnartzea. Urte berriarekin batera, helburu eta asmo berriak planteatzeko une aproposa dugu, baina ezinbestekoa da horiek […]

Athlon Koop. E.ak ADAGIO proiektuan parte hartzen du

LKS Next buru dela, CodeSyntax, SS4C, Athlon, Krean eta Ondoan euskal enpresak eta Vicomtech zentro teknologikoa Adagio proiektuan ari dira lanean. Ekimen horren helburua da Adimen Artifizial Sortzailean eta hizkuntza sortzaileen ereduetan (LLM) oinarritutako testua automatikoki sortzeko sistema bat ikertu eta garatzea. Adagiok industriaren erabilera espezifikoetara egokitu daitekeen testua automatikoki sortzea bilatuko du, hizkuntza-ereduak domeinu […]

Athlon Koop E-ak eta Vicomtech, jarduera fisikoa sustatzeko eta neurtzeko proiektuan parte hartzen dute.

Athlon Koop. E.ak, Arrasaten kokatutako enpresa, jarduera fisikoa eta osasuna sustatzea du helburu, eta honi era berritzaileen bidez erantzuteko ADINFIT proiektua garatzen ari da Vicomtech berrikuntza eta teknologia zentro adituarekin. ADINFIT proiektuak, egoitzetan dauden pertsona nagusiei bideratutako proiektua da, bideo bidez jarduera fisikoaren sustapena eta jarraipena bilatzen duena. Proiektu honek Hazitek enpresa-arloko I+G laguntzeko laguntza-programan […]