Leku batetik bestera egiten dugun mugimenduak, espazioen konfigurazioak eta naturarekin dugun harremanak gure eguneroko bizimodua moldatzen dute. Nola mugitzen garen eta non igarotzen dugun denbora gure osasunean, harremanetan eta bizi-kalitatean eragin handia du. Etxetik plazara, lantokira edo naturgunera egiten dugun bidea ez da soilik desplazamendua, bizitzeko dugun modua da.
PLAZABIZI, komunitatea erdigunean duen herri-eredu bat garatzeko bi urteko prozesua da, herriak eta auzoak bizigarriagoak izan daitezen. Bide horretan, mugitzeko eta espazio publikoak erabiltzeko modu berriak irudikatu, aztertu eta sustatu nahi ditugu, honetarako aldaketak behar ditugu hirigintzan, ohituretan, pertzepzioetan eta gobernantzan; betiere komunitatearen parte-hartzea ardatz hartuta.
Herritarrekin eta eragileekin elkarlanean, bizitza osasuntsuagoa, mugikortasuna jasangarriagoa, irisgarria, seguruagoa eta inklusiboagoa izan dadin urratsak emango ditugu, eta espazio publikoak eta naturguneak nola berreskuratu eta balioan jartzeko zer pausu eman aztertuko dugu.
Arrasate oinez bizitzeko mapa
Hemen ikus dezakezu Arrasateko Metrominuto panela: herriko puntu nagusien arteko distantziak eta oinezko denborak modu erraz eta bisualean erakusten dituen mapa. Helburua argia da: eguneroko joan-etorri askotan oinez ibiltzea aukera erosoa, osasungarria eta jasangarria dela ikusaraztea.
Askotan uste baino gertuago ditugu gure eguneroko helmugak. Metrominutok laguntzen du denbora eta distantziak modu intuitiboan ulertzen, eta herria beste begi batzuekin ikusten: hurbilagoa, irisgarriagoa eta biziagoa den herri bat bezala.
Begiratu mapa, aukeratu zure ibilbidea, eta animatu Arrasaten oinez mugitzera!
Zure iritzia jakin nahi dugu:👉 https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe2iGzJLBbqozHzw_ypVyr_0UwbmU9IsDT3KBfesirsYuwuBw/viewform
Begiratu mapa, aukeratu zure ibilbidea, eta animatu Arrasaten oinez mugitzera!

PLAZABIZI ekimenaren baitan, herriko espazioak biziberritzeko eta mugikortasun ohitura jasangarriagoak sustatzeko hainbat ekintza jarriko dira martxan. Proposamen hauek askotariko eragileen eskutik garatuko dira, hezkuntza komunitatea, erakundeak eta gizarte eragileak elkarlanean arituz. Helburua da eguneroko espazioak modu aktiboago, osasuntsuago eta inklusiboagoan bizitzeko aukerak sortzea, naturarekiko lotura indartuz eta mugikortasun jasangarria bultzatuz. Athlonek honako hauek garatu ditu, besteak beste:
Metrominuto

Metrominuto Panelaren ekimena Athlonek garatzen du, herriko distantziak modu errazean ulertzeko eta mugikortasun jasangarria sustatzeko. Mapa bisual baten bidez, oinezko ibilbideen denborak eta distantziak erakusten dira, hurbileko joan-etorriak oinez egitea errazago eta erakargarriagoa bihurtuz, honela eguneroko desplazamenduen pertzepzioetan eraginez. Bide batez, autoaren erabilera murriztea bilatzen da.
Informazio gehiago nahi izenez gero klikatu hemen.
Oinez bus

Oinezbus ekimena Athlonek bultzatzen du, ikastetxera oinez joateko ohitura sustatzeko. Ibilbide seguruak diseinatzen dira eta komunitatearen laguntzarekin antolatzen dira, haurrek taldean eta modu autonomoan eskolara joateko aukera izan dezaten. Ekimenak segurtasuna, autonomia eta harreman sozialak indartzen ditu.
Eskola Kiroleko saioetara desplazamendu aktiboen kanpaina

Ekimen hau Athlonek garatzen du, eskola kiroleko jardueretara joateko modu aktiboak sustatzeko. Ikasleek oinez edo bizikletaz joateko ibilbide seguruak diseinatu eta probatzen dira, autonomia eta ohitura osasuntsuak indartuz. Horrela, kirol jarduera bera bezain garrantzitsua bihurtzen da bertara iristeko modua.
Mugikortasun aktiboa eta naturarekiko sentsibilizazio kanpaina

Athlonek sustatutako ekimen honen helburua mugikortasun aktiboa eta naturarekiko lotura indartzea da. Sentsibilizazio kanpainen bidez, ohiturak eraldatu nahi dira, eguneroko desplazamenduetan aukera jasangarriagoak sustatuz. Aldi berean, ekimen honekin ingurumenarekiko kontzientzia areagotzen da.
Espazioen erabilera berrien esperimentazioa

Ekimen hau Athlonek bultzatzen du, naturaren erabilera handitzea eta jarduera fisikoa sustatzeko helburuarekin. Espazio publikoetan erabilera berriak probatzen dira, herritarrentzat topagune eta jarduera gune erakargarriak sortuz. Esperimentazioaren bidez, eguneroko espazioei bestelako erabilera eta bizitasuna emateko aukerak aztertzen dira.