Hasiera / Zerbitzuak / Jarduera fisikoaren bideratzaileak / Jarduera fisikorako orientazio zerbitzua
Jarduera fisikorako orientazio zerbitzua
Helburuak
Herritarrak bizi ohitura aktibo eta osasungarrietan heztea, egunerokotasuneko ohituretan aldaketak eraginez eta HERRITAR EZ-AKTIBO izatetik HERRITAR AKTIBO izatera pasatuz.
GAITATASUN FUNTZIONALAREN banakako neurketa eta eskuhartzea.
Herriko erakunde eta elkarteak elkarlanean aritzea, KOMUNITATEAN ERAGITEKO.
Sustapen jarduerak
- Hitzaldiak
- Taldeko saio praktikoak
- Ibilaldi osasungarriak
- Nerabeekin proiektuak
- Erorketak prebenitzeko tailerrak
- Ikastaroak
- Etxez-etxeko zerbitzua
Metodologia
Hasierako diagnosia (elkarrizketa)
Herritarraren egoera pertsonalari, osasun-egoerari eta egoera fisikoari buruzko datuen bilketa egingo da, indikatzaile bidez neurtua. Hau kontuan hartuta pertsonaren kasuistikari egokitutako jarduera fisikoko plan bat martxan ipiniko da.
Herritarrekin eskuhartzea
Aholkatu, gidatu eta lagundu, ohitura aldaketak bilatuz.
Neurketa eginda, banakako eskuhartzearekin hasiko gara (banakako aholkularitza), beti ere, diagnosian lortutako emaitza eta herritarraren behar eta gaitasunetara egokituta.
Banakoko eskuhartze hori egiteko Athlonek teknologia berritzailea txertatzeko aukera ematen du jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuetan; DAVID Health Solution metodologiari esker. Teknologia berritzaile honen bitartez, gaitasun funtzionalaren neurketa baloreak populazio osasuntsu baten balore normalekin konparatzen dira, modu grafiko batean adieraziz. Ondoren, neurketan lortutako baloreekin eta norbanakoaren erreferentzia baloreak zeintzun diren jakinik, banakako programa bat diseinatzen da dispositiboetan.
19
udalerri
Jokabide aldaketa
%40
Eskoliosia, lunbagoa eta zerbikaletako arazoak ditut. Lagun batek gomendatu zidan eta, egia esan, orain hobe sentitzen naiz. Noizean behin medikuarengana joan behar izaten dut oraindik, baina uste dut asko lagundu didala.
2.286
erabiltzaile
Indarrean hobekuntza
%50
Funtsezko zerbait da aktibo mantentzeko, oso onondo datorkizu buruarentzat eta osasunarentzat. Hiru haustura ditut bizkarrezurrean eta zazpi fisura kokxisean; lehen oso konkurtuta nengoen eta ia ezin nintzen zutik jarri, baina orain askoz hobeto nago.
9,7
gomendio maila
Mugikortasunaren hobekuntza
%20
Nire familiako medikuak bideratuta iritsi nintzen zerbitzura. Bertan ekimen honetan parte hartzea eskaini ziguten eta probatzea erabaki nuen. Balorazioa oso positiboa da, eta bereziki aipatzekoak dira langilean eta taldearen adeitasuna.
Arrakasta kasuak
Gure bezeroak,
egindako lanaren erakusle
Gure bezeroak gure izatearen arrazoi dira eta baita gure erreferentziarik onena.
Horietako batzuk ezagutu nahi?
Zertan lagundu zaitzakegu?
Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan