Hasiera / Zerbitzuak / Formakuntza
Formakuntza
Etorkizunean jarduera fisiko osasungarria erraztuko eta sustatuko duten profesionalak prestatzen ditugu.
Osasunarekin eta gorputz eta kirol-jarduerekin lotutako hainbat prestakuntza-programatan parte hartzen dugu, diseinatzaile eta prestatzaile gisa.
Programa horietan, ikasleei etorkizuneko lanbiderako helburu bat ematea da gure ikuspegia.
Gure asmoa da erronka hau gaitasun fisikoen irakaskuntzatik harago joateko aukera gisa ulertzea. Alegia, jarduera fisikoaren praktika, etorkizunean lan egingo duten pertsonek bizi-kalitate hobea izan dezaten lagunduko duen ohitura gisa sustatzeko baliatzea.
Horretarako, ATHLONeko profesionalen talde bat programak ematen diren ikastetxeetako irakasle-taldean txertatzen da, eta, horrela, diziplina anitzeko ezagutza, 3 urtetik gorako irakaskuntza-esperientzia eta gure erakundearen baliabideak uztartuz, espezializazio anitzeko irakaskuntza eskaintzen du.
Zertan lagundu zaitzakegu?
Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan