Mondragon Unibertsitatea: 25 urte unibertsitateko ongizatea sustatzen

25 urte baino gehiago daramatzagu Mondragon unibertsitate kiroleko zerbitzuak kudeatzen. Fakultate eta campus guztietan (Oñati, Enpresagintza fakultatea; Eskoriatza, Huhezi; Aretxabaleta, Ikus-entzunezko komunikazioaren Fakultatea; Hernani, Galarreta EKO-CAMPUS, Bilbo, As fabrik; Irun, Bidasoa Campusa) eskaintzen dugu gure zerbitzua, tokian tokiko beharretara egokituz eta ikasle zein langile ororengan bizi ohitura osasuntsuak sustatzen.

Gure programa zabala eta anitza izaten saiatzen gara, jokamolde ezberdinetako txapelketak, ikastaro edota irteera ezberdinak eta norbere kabuz jarduera fisikoa burutzeko laguntzak eskaintzen ditugularik.

“Unibertsitateko ikasle zein langileok aktibatzeko programa zabala eskaintzen da Kirol Zerbitzutik, profesionaltasun eta gertutasun handiarekin. Gure bizimoduetan ohitura osasuntsuak txertatzeko bidelagun aproposak ditugu.”

Idoia Peñacoba Etxebarria
Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusia

Arlo berdineko arrakasta kasu batzuk:

Arlo berdineko zerbitzua jaso duten beste bezero batzuk

Zertan lagundu zaitzakegu?

Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan