Jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuaren kudeaketa Aretxabaletan

Jarduera fisikoa eta kirola interes publikoko gizarte-jarduera izanik, gauza jakina dugu pertsonen prestakuntzan eta garapen integralean duen eragina. Bizimodu estilo aktibo batek ongizate indibidual eta sozialean laguntzen du; ongizatearen oinarrietako bat bilakatzen da, ezinbestekoa gure osasunerako eta bizi-kalitaterako. Textuinguru horretan sortu zen Atxabaltamugi! 2016. urtean, Aretxabaletako Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua.

Urte hauetan burututako sustapen jarduerekin herritar perfil ezberdinetara iritsi gara (haur eta nerabeak, helduak, 3. adina…) eta osasunaren alor ezberdinak landu dira (elikadura osasungarria, garunaren estimulazioa, bakardadea…)

Atxabaltamugi! egitasmoak lortu du aktibo ez ziren herritarren %40a aktibo izatera pasatzea.

“ATHLON da azken urte hauetan, Aretxabaletako herritarren artean, jarduera fisikoa sustatu eta sedentarismoa murrizteko abian jarri genuen AtxabaltaMugi! egitasmoaren ezinbesteko protagonista; eragile ezberdinen arteko sareak sortuz, orientazio zerbitzua eskainiz eta denetariko jarduerak antolatuz. Azken finean, herriko nerabe, heldu eta nagusiak, aktiboagoak izatea ahalbideratzen duen protagonista. 

Asier Mujika
Aretxabaletako Udaleko kirol Teknikaria

Arlo berdineko arrakasta kasu batzuk:

Oñatiko Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua: Bizimodu aktibo eta osasungarria sustatuz.”
MugiAzkoiti!: Garapen integralerako eta bizi-estilo aktiborako bidea. Pertsonen ongizatea eta osasuna sustatuz 2020tik.
Durangoko herritarren ongizatea hobetzeko jarduera fisikoa sustatzen duen Durangoko orientazio zerbitzuaren kudeaketa
Ermuamugi! Jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuaren kudeaketa: Jarduera fisikoaren eta bizimodu osasungarriaren bultzatzailea biztanlegoaren artean

Arlo berdineko zerbitzua jaso duten beste bezero batzuk

Zertan lagundu zaitzakegu?

Gure zerbitzuen berri emateko jarri gurekin harremetan