BIZI OHITURA AKTIBOEN SUSTAPENA BAINO ASKOZ GEHIAGO…

Bada denboraldi bat Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzuetan (JFOZ) lan egiten dugun teknikarion lan eredu edo gure eginbeharren inguruan hausnatzen hasi nintzela. Zein da zerbitzuaren helburua? Herritarrengan bizi ohitura aktiboak sustatzea. Horretan ez dugu zalantzarik. Baina guk, teknikariok, bizi ohitura aktiboak sustatzeaz gain, pauso bat haratago ere lan egiten dugula iruditzen zait; osasunean eragiten dugu (ez […]