PANDEMIA osteko egoera KIROLDEGI PUBLIKOETAN

2020. urteko martxoan gainera erori zitzaiguna ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula izan. Guztiok egokitu behar izan ginen, nahiz eta batzuk halabehar gehiago izan eta beste batzuk gutxiago. Kiroldegi publikoen kasuan dezente egokitu beharra izan genuen, jakina denez. Izan ere, kiroldegira joan ezean ez dago bertako zerbitzurik aprobetxatzerik, eta, nolabait, ezer egingo bagenuen, mugitu beharra zegoen. […]