Lorpenak





Gure nortasuna




Athlon Kooperatiba Elkarteak 1990eko irailean du jatorria, Saiolan (Enpresen eta Berrikuntzaren Zentroa). Athlonek 31 urteko ibilbidea du osasuna, jarduera fisikoa eta kirolaren alderdi ezberdinak lantzen eta adin guztietako jendearekin elkareragiten du, eskola-umeak, gazteak eta adinekoak

Athlonek jarraitzen duen misioa argia da: gizartearen ongizate maila hobetzen laguntzea, pertsonak doituz ohitura osasungarriak bereganatu eta garatu ditzaten. Izaera berritzailea duen enpresa da Athlon, berritzailea eta ekintzailea, bai kudeaketan eta baita eskaintzen dituen zerbitzuetan ere, bezeroarenganako ikuspegi estrategikoarekin.

Hori guztia errealitate bihurtzeko, giza talde kualifikatua eta profesionala du osasunean, kirolean eta kirol jardueren hobekuntzan.