Zerbitzuak

Formakuntza

Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzako bi ekintzen garapenean hartzen dugu parte:

Euskadiko Kirol Jokoak

2005az geroztik jokuen antolaketan parte hartu dugu, Eskola Kirolean urteko egutegiko ekintzen egitarauaren ekintza garrantzitsuenean.

Info+: Euskadiko Kirol Jokoak

Kirolaren Euskal Eskola

Burutzen diren eginkizun nagusienak hauexek dira:

  • Kirol-teknikariak, zuzendariak eta epaileak prestatzeko programak planifikatzea eta koordinatzea.
  • Kirol arloko ikerketa teknikoen programak sustatzea eta bultzatzea.
  • Etea ikastaroa , zentro eta titulazio erregistroa sortzea eta kudeatzea.
  • Kirol arloko azterlanak ezagutaraztea.
  • Kirol-teknifikazioko kurtsoak, mintegiak, hitzaldiak eta gainerako programak antolatzea edo egitea.
  • Kirol-federazioei eta beste zentro batzuei aholkularitza ematea teknikariak eta epaileak prestatzeko programetan.

Info+: Kirolaren Euskal Eskola