Prentsa

Behobia-Donostia  egin  behar  dutenentzat  gomendioak.  TU  LANKIDE

Behobia-Donostia egin behar dutenentzat gomendioak. TU LANKIDE azaroak 06, 2015

image_preview

Asko dira MONDRAGONeko kooperatiba eta erakundeetako langileak asteburu honetan Behobia-Donostia lasterketara gerturatuko direnak. Horientzat guztientzat, eta atletismoaren festa erraldoian parte-hartuko duten guztientzat gomendio batzuk prestatu ditu ATHLONek.

ATHLONeko Kepa Larrearekin izan gara Behobia-Donostia jokatzeko ordu gutxi geratzen diren honetan, eta gomendio interesgarriak eskaini dizkigu.

Kepa Larreak sinatua

Momentu honetan eginbeharrekoak eginak egon beharko lirateke, jada berandutxo baita hobekuntza handirako, baina tira, azken orduko aholkuak beti datoz ondo.

Aholkuak ezberdinak izango dira pertsonaren arabera, faktore askok eragiten baitute azken emaitzetan, hala nola, pertsonaren adinak, egoera fisikoak, inoiz Behobian-Donostia lasterketan parte hartu duen…

Baina hasi berrientzako honako puntu hauek garrantzitsuak dira:

  1. Azken egun hauetan kontu handiagoa izan jatorduetan, azken bi egunetan karbohidrato gehiago jatea komenigarria da, baina noski, gainezka egin gabe.
  2. Hidratazioa beste puntu garrantzitsu bat da, batez ere aurreko egunean eta proba aurretik, baina ez edan froga baino 30’ aurretik, lehenagotik hidratazioak egina egon behar du.
  3. Aurreko gauen ohera joan aurretik 2-3 ordu lehenago afaldu eta hurrengo eguneko gosaria 2-3 ordu lehenago egin. Askotan irteera puntuan 2 ordu itxaroten egon beharra izaten da, bertan jan dezakegu azken platano bat, adibidez.

Gosari egokia egitea garrantzitsua da, baina azken egunean ez egin aldaketarik, hau ere aurrez eginiko entrenamendutan frogatua egon beharko luke.

  1. Arropa eta zapatilak ere garrantzi handia dute, ez jantzi berriak, erabilitakoak eraman.
  2. Lasterketa luzea denez eta urradurak izan ohi baditugu, baselina erabili.
  3. Ibilbidean edatea garrantzitsua da eta eguraldiak asko eragingo du, badirudi bero datorrela eguna, beraz likido gehiago beharko ditugu seguruenik.
  4. Bakoitzak bere erritmoa lortu du entrenamentuetan, hortan jarraitu, ez saiatu lehen partean dena ematen, ongi neurtu indarrak. Askotan ikusleen animoek aztoratu egiten gaituzte.
  5. Lesioren bat baduzu eta guztiz osatu gabe badago, ez irten, urtero dagoen lasterketa bat da-eta!
  6. Eta aholkurik garrantzitsuena ONDO PASA ETA GOZATU!!!

Iturria: http://www.tulankide.com/eu/behobia-donostia-egin-behar-dutenentzat-gomendioak?set_language=eu