albistegia

Hitzaldia: “BIZKARRA EZAGUTU, BIZKARRA ZAINDU”

Bizkarreko mina, gaurko gizarte modernoan, gaixotasun garrantzitsuenetarikoa da. Biztanleriaren %78ak baino gehiagok izan du bizkarreko mina bizitzako momenturen baten.

Hori horrela izanik, aproposa iruditu zaigu “bizkarra ezagutu, bizkarra zaindu” izenburupean hitzaldia antolatzea. Zergatik izaten dugu bizkarreko mina?, zeintzu dira mina eragiten duten arrisku egoerak?, bizkarreko mina ekiditzea posible al da? zelan? galderei erantzungo die Alazne Madariaga, David Spine Concept zentruko arduradunak.

Hitzaldia azaroaren 21ean izango da, arratsaldeko 17,30tan hasi eta 19,00ak arte, Ibarra kiroldegian.

Kopuru mugatuak direnez, ezinbestekoa da aurrez izena ematea: amadariaga@athlon.es edo 943 039 842

Bertaratutako guztiek David Spine Concept metodologia ezagutzeko aukera izango dute egunean bertan eta hasierako testa doan egin ahal izango dute

Animatu eta etorri!

 

 


Ze iritzi duzu?