albistegia

DKSko finalistak aukeratu dituzte, herritarren saria zure esku

Iturria: http://goiena.net/albisteak/dksko-finalistak-aukeratu-dituzte-herritarren-saria-zure-esku/

Ondoren Goienak argitaratutako artikulua: (Xabier Urtzelai)

DKS sariak: egindako lanaren saria jaso dute kirolariek (Goiena 24-01-2011)

2011-01-14 09:05:38 Jon Berezibar
Epaimahaiko kideek aukeratu dituzte Debagoieneko aurtengo kirolari onenak, eta, aurreko edizioetan moduan, aurten ere buruhauste bat baino gehiago izan dute, bazegoelako non aukeratu. Hala, irabazlearen izena Aramaion egingo duten ekitaldian bertan jakingo badugu ere, antolatzaileek aurten egindako lan ona aitortu nahi izan diete kirolari horiei. Herritarren sarirako oraindik ere eman daiteke botoa.

Finalisten zerrenda

Gizonezkoetan

Emakumezkoetan

Talde onena

Beñat Arnaiz

Maider Unda

Sustrai Aloña Mendi

Alberto Iñurrategi

Jone Elortza

Markel Irizar

Ane Sanz

Teknikari onena

Kirol ibilbidea

Babesle onena

Alberto Garai

Aitor Zabaleta

Ford Mugarri

Herritarren botoa sarean

Lehendik aipatutako sariekin batera, aurten herritarren saria eta kirolari anonimoaren saria ere egongo dira. Horrekin, herrian kirolaren alde lan egiten dutenen lana eskertu nahi da, eta baita kirola maila apalean egiten dutenak saritu ere.

Izenak ondo dioen moduan, herritarrek aukeratuko dute herritarren saria nori eman. Hala, DKSk duen blogean sartu eta bertan eman ahal izango duzue botoa, eta botoaren zergatia ere eman.

Beste sari batzuk

Eurekin batera, talde onenaren saria jasoko dute Sustrai Aloña Mendi saskibaloi taldeko mutilek (hiru urtean jarraian igo dira kategoriaz), kirol ibilbidearen gaineko errekonozimendua izango da Aitor Zabaleta pilotu bergararrarendako (urteak daramatza Lola BMW autoarekin lehian, eta 2010ean ere Euskal Herriko mendiko sariko txapeldun izan da) eta teknikari onenaren saria izango da Alberto Garai kirol medikuarendako (puntako kirolari profesionalekin lan egitearekin batera, urteak daramatza ibarreko herri mailako kirolarien gaineko jarraipena egiten). Kirol babesle onenaren saria, berriz, Ford Mugarrirendako izango da. Sari horiek, eta gehiago, hilaren 21ean, Aramaion.

 

dks’10_spot from Arteman Komunikazioa on Vimeo.


Ze iritzi duzu?